![](http://farm4.static.flickr.com/3571/3379151637_3866561a6e_m.jpg)
Sopela eta Urdulizko mugan dagoen Elorriagane etxea, 2005eko abenduaren 24a eta 2006ko uztailaren 21a bitartean, Ganebarri gaztetxea izan zena, azken asteotan okupatu eta hustu egin dute berriro.
Koska irratiko "Gazte Uhinak" saioak atzo
jakinarazi zuenez (mp3), etxea uda aurretik okupatu zuten hainbat gaztek, squat bezala erabiltzeko. Ordea, urriaren 9an, hiru jabeek bertara sartutako okupen aurkako salaketa jarri zuten. Egun berean, Ertzaintzako poliziak Elorriaganen azaldu ziren, kaleratze agindua emateko. Okupek 48 ordutan dena batu eta etxea utzi zuten baina, dena den, urriaren 13an epaiketa azkarra egin zieten. Oraingoz, epaia ez da publiko egin. Iazko ekainaren 11n, berriz, Sopela eta Urdulizko
sei gazte absolbitu zituzten Elorriagane okupatu izanaz, akusazioa mantentzeko frogarik ez zelako. Baina hori bi urteko prozesu baten ostean eta bakoitzari 2.400 euroko fidantza bahitu ondoren gertatu zen. Epaiketa egunean jabeek etxea "nahiko utzita" zeukatela eta lur saila birkalifikatzeko prozesuan zela eta gazteak bertan egoteak horri kalte egingo zionaren beldur ere bazirela aitortu zuten. Argazkian, Elorriagane etxea egun / ©
Sopelako Koordinadora.