Berangoko kultur aretoei itxura beldurgarria eman diete bihar, ostirala, Haloween jai bana ospatzeko. Santa Anako Gaztelekuko neska-mutilek kartoi mehez egindako hilarri, saguzar, amaraun eta beste hainbat objektu ikaragarriekin nahastuko dira, oihuak, ateen kirrinka edo lurretik arrastaka doazen kateen soinuak, beldur giroa sortzeko asmoz. Hori guztia, 13 eta 16 urte arteko gazteek beldur eta irriez betetako gauaz goza dezaten. Arratsaldeko zortzietatik aurrera, hainbat jolas izango dituzte neska-mutilek, Santa Anako aretoaren barruan zein kanpoan. Begirale talde bat arduratuko da goizera arte luzatuko den gaubeila berotzeaz. Hori bai, lozakua, ogitartekoa eta gurasoen baimen agiria eraman beharko dituzte nerabeek. Baina, txikiek ere Haloween jai berezia izango dute, bihar bertan, Berangoetako kultur etxean. Besteak beste, etxe beldurgarria eta jolasak egongo dira 1997 eta 1999 urteen artean jaiotako neska-mutilentzat, 18:00etatik 20:00etara. Argazkian, Halloween gauerako dekoratutako kalabaza / cc-by
Euart.