Castello II espetxera eraman dute Jagoba Terrones

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko urr. 29a, 16:13

Jagoba Terrones Berangoko euskal preso politikoa Castello II espetxera destinatu dute, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak zehaztu duenez. Espainiako Auzitegi Nazionalak zortzi urteko espetxe zigorra ezarri zion Askatasuna eta AABen aurkako 33/01 auziko epaian eta Auzitegi Gorenak zigorra berretsi egin zuen, urriaren 16an. Ostiral horretan atxilotu eta Basauriko espetxera eraman zuten. Astebete beranduago, joan zen ostiralean, kartzela bizkaitarretik atera ostean, herenegun zen heltzekoa Albocasser herrian dagoen Castello II espetxera, errepresioaren kontrako erakundearen arabera. Berangotik 561 kilometrotara dago. Argazkian, hilaren 18an Terronesen espetxeratzea salatzeko manifestazioa egin zuten Berangon.

Uribe Kostako AAMk asteartean zabaldutako oharra:

Jagoba Terrones Castellon II espetxera destinatu dute. Urriaren 16an atxilotu eta Basaurira eraman zuten. Astebete beranduago, joan zen ostiralean, Basauritik atera eta Valentziara eraman zuten. Gaur, asteartean, Albocasser herrian dagoen Castellon II espetxera eramango zutela esan zioten.

Jagobarekin batera beste bederatzi preso politiko eraman dituzte Euskal Herriko espetxeetatik, 33/01 auzian espetxeratuak eta Langraitzen zeuden beste bi.

Castellon II espetxea joan zen urtean inauguratu zuten. Berangotik 561 kilometrotara dago. Bertan beste bost euskal preso politiko daude gaur egun.

Helbidea:

Jagoba Terrones Arrate
CENTRO PENITENCIARIO CASTELLON II
12140 Albocasser (Castellon)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun