Larunbatean Negurin eta igandean Leioan egingo ditu kontzentrazioak
ELA sindikatuak, Burtzeñan (Barakaldo) egoitza duen
Zoinma zurgintza enpresak bere 150 langileei bost hilabete baino gehiagoko soldata zor diela salatzeko asmoz,
Europa Press albiste agentziak (espainolez) zabaldu duenez. Arazoei irtenbide bat emateko beharginek egindako proposamenen aurrean, "luzamendutan baino ez dabiltza" agintariak, ELAren arabera. Gauzak horrela, mobilizazioetara deitzea erabaki du sindikatuak. Bihar, elkarretaratzea egingo dute, 11:00etatik 12:00etara, Neguriko Atxekolandeta kaleko 17. atariaren aurrean. Ondoren, kaleetatik egingo dute manifestazioa. Igandean, berriz, Leioako San Bartolome baselizaren parean egingo dute bateratzea. Argazkian, martxoaren 10ean, Espainiako INEM erakundearen Areetako bulego aurrean egin zuen prentsaurrekoa ELAk; Uribe Kosta, Txorierri eta Mungialdean gertatutako ehunaka lanposturen suntsiketa salatzeko.