Lander Labajo Indabadarekin batera kaleratuko dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko urr. 30a, 17:08

Lander Labajo Algortako euskal preso politikoa bihar, larunbata, kaleratuko dute Espainiako Aranjuez espetxetik eta arratsalderako Algortara iritsiko da, Indabada Mundialak bere X. urteurrena ospatzen duen bitartean. Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bidez, zabaldu duenez, "Labajori kalera irteteko fidantza jarri diotela jakinarazi diote gaur goizean Aranjuezeko espetxean. Horretara, bihar goizean bere etxekoek fidantza ezarri eta arratsaldean kaleratuko dela espero da. Algortara iristen denean harrera egingo zaio". Lander 2007ko urriaren 16an egindako operazioan atxilotu zuen Espainiako Poliziak, eta Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epaileak espetxeratzea agindu zuen AAMk "eskandalagarritzat" jotako auto batean oinarrituta. Orduan atxilotutako gazteetatik bera baino ez dago espetxean. Izan ere, Joseba Elorriaga "Peski" eta Aner Mimenza getxoztarra berriki atera dira kalera, hamarna mila euroko fidantzak ordaindu ostean. Bitartean, 2009ko irailean eman zuen Garzonek Lander eta Algorta, Getxo eta Berangoko beste hamar gazte prozesatzeko autoa. Argazkian, 2007ko Indabada Algorta, Getxo eta Berangoko gazteen atxiloketak salatzeko ekimen bihurtu zen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun