![](http://farm3.static.flickr.com/2652/3684195961_3b0f400bfa_m.jpg)
Bihar, larunbatarekin, denboraldi berriko programazioa aurkeztuko du
Gorliz Irratia Uribe FM-k. Baina, uhinetatik entzun beharrean irratiaren zaleek aurkezpen hori ikusi ahal izango dute. Izan ere, Taberne aurre kaleko egoitzaren ateak ireki eta estudiotik zuzenean iragarriko dituzte, jendaurrean, FMko 107.8n 2009/2010 denboraldian izango diren nobedade guztiak. Ospakizunaz gozatzeko arratsaldeko 6etan jarri dute hitzordua, ordu horretan saio berezia abiatuko dutela. Magazine hori Alain Lejarragak eta Iraide Talaverak gidatuko dute eta bertatik irratiaren esatari guztiak pasatuko dira, ahots bakoitzari aurpegi bat jartzeko aukera ematen. Gainera, musikari ere tarte berezia eskainiko diote, Manent taldeari elkarrizketa egingo diotela. Bandak, berriz, kontzertu akustikoa eskainiko du, zuzenean. Saioa 20 urtez darabilten FMko 107.8 ohiko frekuentzian jarraitu ahal izango da edo bestela
Internet bidez. Argazkian, esatari bat Gorliz Irratiko estudioan / © Gorliz Irratia.