Tourrak Palestinarrek idatzitako "Elkartasunez" manifestua zabaltzea du helburu, sinatzaile gehiago bereganatuz. Testuak hiru aldarrikapen nagusi egiten ditu: Israelen bizi diren palestinarrak eskubide zibil eta politiko guztien jabe izatea eta baztertuak ez izatea; Zisjordaniaren okupazioa bertan behera lagatzea (Jerusalem barne); eta errefuxiatu palestinar guztien itzultzeko eskubidea.
Elkartasunez Tourren bideoklipa:
"Elkartasunez" manifestua:
Atzo, hilak 29, bukatu zen Algortako Gazte Asanbladaren ekimenez Algortan eta Getxon antolatutako Palestinari buruzko zine-foruma. Dagoeneko, erreleboa hartu diote ekimenari eskualdean, Itzubaltzetako Gazte Asanbladak zine forum bera igandero proiektatzeari ekin baitio, Itzubaltzeta gaztetxean, arratsaldeko 7etan. Oraingoz bi filma ikus daitezke: Mohammed Bakri-ren "Jenin, Jenin" emango dute azaroaren 1ean eta Severio Constanzo-ren "Domicilio privado" aste bat beranduago. Azaroaren 7ra arte dozenaka kultur ekitaldi egingo dira Euskal Herrian zehar