![](http://farm3.static.flickr.com/2627/4060744848_8cc49674ef_m.jpg)
Algortako Ezker Abertzaleak omenaldi beroa egin zion atzo gauean Bisi Unanue militante hil berriari. 300 lagun hurreratu ziren azken ostiraleko ekitaldiaren barruan burututako ekitaldira. Bertan, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak
Etengabe bitakoran jakinarazi duenez, errepresio politikoa eta gerra zikina parekatu eta omenaldia abiatu zuten, txalaparten ttakun doinuen artean. Ezker Abertzalearen erakunde guztiek krabelin bana jarri zuten ekitaldiaren buruan ageri zen Bisiren irudian. Aurreskulariak ohorezko dantzak egin ostean, Ezker Abertzaleko ordezkariak lora sorta eman zieten Bisiren etxekoei, eta Etxerateko ordezkariak elkarteko zapia. Bertsolarien txanda etorri da gero: Bisi eta bizitza lotu zituzten, borrokan izandako ibilbide oparoa eta haren oroimenean. Gero ,Gabi Basañezek Bizi ezagutu, berarekin izandako pasarteak kontatu eta haren izaera "maitagarria, genio bizia, lana, militantzia, borroka eta egoerarik txarrenean ere aurrera egiteko beti erakutsitako kemena" gogoratu zituen. Emakume izaera ere izan zuen aipagai, eta Bisiren bizitza errepasatzean bidelagun izandako algortar asko ere. Amaitzeko, Gorrondatxe abesbatzak kanta bat eskaini zion eta Eusko Gudariak denon artean indarrez abestearen ondoko une bateko isilunean irrintziak eta "Gora Bisi!" oihua zabaldu ziren plaza ingurura, AAMk zabaldu duenez. Argazkian, ekitaldiko irudi bat / Etengabe.