Horrelako gertaeren aurrean gertatzen den bezala, Keltse Eigurenek, Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak Getxoko Udalaren gaitzespena eta arbuioa agertu ditu, “eraso fisikoa indarkeria sexistaren era baita eta beraz giza eskubideen urraketa larria, emakumezkoei oinarrizko eskubideak disfrutatzea galarazten diena".
Era berean, Eigurenek gogoratu du Udaleko Gizarte Zerbitzuetako Sailak (944 660 101) aholkularitza juridikoko zerbitzua eta arreta psikologikoa eskaintzen dituela eta Eusko Jaurlaritzako Telefono Arreta Zerbitzura (900 840 111), Udaltzaingora (944 660 202), Ertzaintzara (944 063 420) edo SOS DEIAK larrialdietako zerbitzura, 112 zenbakira ere dei daitekeela.