Auto batek 84 urteko emakumea larriki zauritu du Areetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko aza. 2a, 18:15

Auto batek 84 urteko emakumea harrapatu du gaur goizean Areetan, Amaia eta Santa Ana kaleen arteko gurutzagunean, eta ondorioz, Leioako auzokidea den andreak zauri larriak izan ditu, Getxoko Udaltzaingoak adierazi duenez. Gurutzetako ospitalera eraman du zauritua DYAko anbulantzia batek. Bitartean, kotxearen gidariak, 64 urteko gizonezko getxoztarrak, begi bat adabakiaz estalita eta gidatzeko baimena 2008ko abenduaz geroztik iraungita zeukala egiaztatu du epaiketarako txostena egin behar zuen Argiketen Unitateak, tokiko polizia iturrien arabera. Halaber, ibilgailuak ez dauka derrigorrezko asegururik ezta 2009ko otsailetik zirkulatzeko baimena ere, udaltzainek diotenez. Argazkian, udaltzain getxoztar bat.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun