Josu Landaluze alkateordeak gerora emango diren urratsak horrela azaldu ditu: "bi aldeek erabakiko dute epe horretan hobekuntza behar duten puntuak. Udaleko Lan Sailak lan ona burutu du bigarren mailako sarearen kudeaketan eta bere egoera ona da”. Beharrezkoak diren ordezkatze edota egokitze lanak bost urtetako epean egingo dira, gehienez.
Lan Saileko beharginak ziren orain arte bigarren mailako sareaz arduratzen zirenak. Behargin horiek Lan Sailak dituen beste ardura batzuetara pasako dira orain. Horretarako beharrezkoa den trebakuntza egingo dute.