Ostegun honetarako, azaroak 5, Egunkaria auziari buruzko hitzaldia antolatu du Sopelako Meñakoz Euskal Kultur Erakundeak. Iñaki Uria auziperatua hurbilduko da bertara eta, hitzaldia emateaz gain, bideo bat ekarriko du. Ekitaldia 19:30etik aurrera izango da, Kurtzio kultur etxe berrian (Mendieta kalean, Balearen parkearen ondoan). Gauzak horrela, herritar guztiak gonbidatu ditu bertan batzera Meñakoz kultur elkarteak. Antolatzaileen hitzetan, "Egunkaria auziarekin gertatzen ari diren zentzugabekeria guztiak ezagutzeaz gain, auzipetuei elkartasuna adierazteko modu bat izango da". Bitartean, azaroan bertan omen da hastekoa "Euskaldunon Egunkaria"-ren itxierari buruzko epaiketa, eta herrietan Egunkaria-ren aldeko taldeak sortzen hasi dira jada. Xabier Oleaga Erandioko semea, Martxelo Otamendi, Iñaki Uria, Txema Auzmendi eta Joan Mari Torrealdai epaituko dituzte auzi honen barruan. AVTk 14na urteko zigorra eskatzen du bost akusatuentzat. Argazkian, hilaren 11rako,
Bizarra Lepoan Getxo udalerriko euskara elkarteak antolatu du hitzaldia, bertan Martxelo Otamendi izango dela. Ekitaldia 19:30etik aurrera izango da, Algortako Aldai Patronatuan. Ekitaldira joaterik ez duenak Tas Tas irratiak
Otamendiri egindako elkarrizketa (mp3) hemen du eskuragai / cc-by-sa Bizarra Lepoan.