Bizkaiko Asanblada Libertarioak antolatuta, joan den ostiralean, urriak 30, abiatu zen Bilboko Izarbeltz Ateneoan, Azaro Libertarioa jardunaldien 6. edizioa. Aste honetan, berriz, Uribe Kosta eskualdean izango ditugu ekitaldiak,
Eztabaida gune antiautoritarioaren eskutik. Gauzak horrela, gaur bertan, "Kioto: ¿solucion capitalista a un problema ambiental?" izenburuko hitzaldia eskainiko du Leioako Udondo gaztetxean, Endika Alabot Ekonomi Zientzia eta Autogestioaren Institutuko (EZAI-ICEA) kideak. Bihar, berriz, "Todo lo que quisiste saber sobre la oposicion al TAV y no te atreviste a preguntar" lelopeko solasaldia egingo dute egun Algortako Amesti kalean dagoen Eztabaida gunean. Etzi, asteazkena, "Soberania alimentaria: acceso a la tierra y a los alimentos" izango da gaia. Oraingo honetan, Itzubaltzeta gaztetxean, hizlaria EHNE sindikatuko kide bat izango dela. Azkenik, ostegunean, "Naturaleza, ruralidad y civilizacion" izenburuko liburua aurkeztuko du horren egile Felix Rodrigo Morak, Eztabaida gunean. Ekitaldi guztiak 19:30ean hasiko dira. Argazkian, besteak beste, AHT izango dute hizpide.