Lander Labajo Indabadarekin batera kaleratuko zuteneko albisteak eta, urteurrenetan gertatzen ohi denez, beterano eta nostalgikoen gogorapenek markatu dute aurtengo Indabada. Baina, larunbatean ospatu zen Algortako X. Indabada Mundialak aipatutakoak zein 500dik gora gazte batzea baino kontu garrantzitsuagoak izan ditu. Izan ere, Idoia Landaburu Brell Jarraiko militante algortarra zena 18 urterekin hil zenetik 10. urtemuga beteko da datorren ostegunean, hilak 5. Urteurrena gertu izanda senideengandik hurbil egon nahi izan zuten antolatzaileek. Hortaz, ehunaka gazteren aurrean, Idoia Jarraiko kidea omendu (mp3) eta etxekoei oroigarriak eman zizkieten. Bestalde, ohiko giro ona eta hainbat urteotan Koska irratiak egin ohi duen irratsaio berezia bezala, aurten ere udaltzainak eta identifikazioak izan ziren babajana handian. Argazkian, Idoiaren etxekoak oroigarriarekin.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!