Aurreikuspen horren aurrean, Herrizaingo Sailak arreta izateko eskatu die herritarrei eta ondorengo gomendioak luzatu dizkie:
- Ez erabili edonolako itsasontzirik eta hauek ongi lotuta daudela ziurtatu.
- Ez praktikatu uretako kirol edo ekintzarik.
- Ez paseatu kostaldetik eta ez hurreratu itsas pasealekuetara, kai-muturretara edota itsaslabarretara; itsasoaren indarrak uretara bota zaitzake.
- Autoz ibiltzekotan, kontu handia izan eta ez hartu itsasotik hurbil dauden errepideak.
- Edozein larrialdiren aurrean deitu 112 telefono zenbakira.