Barrikako Udalak 2 eta 5 urte bitarteko umeei zuzendutako haur ludoteka antolatu du larunbat honetarako, azaroak 7. Ludoteka 11:00etatik 14:00etara egongo da zabalik, udaletxean. Bitartean, aurrera doa Barrikako udal liburutegiak abian jarritako
ekintza ludikoak biltzen dituen programa. Azaroaren 12an egingo da idazketa tailerra, 6 eta 12 urte bitarteko neska-mutilentzat. Txiki-zooa, berriz, 3 eta 5 urte arteko haurrei zuzenduta dago eta hilaren 26an jarriko da martxan. Azkenik, abenduaren 10ean, txotxongilo tailerra egingo dute, 6 eta 12 urte arteko umeentzat. Jarduera guztiak arratsaldeko 18:30etik 19:30era izango dira. Parte hartu nahi duten neska-mutilek aurretik izena eman behar dute dagokion ekintzarako, liburutegian edota ondoko telefono zenbakian: 946 775 163. Argazkian, urriaren 15ean ipuin kontaketa saioa egin zuten Barrikako liburutegian.