Asteazken honetan, azaroak 4, Asiako argazkilaritzari buruzko hitzaldi zikloa abiatuko dute, EHUko Leioa eta Erandioko campuseko Arte Ederren Fakultateko gradu-aretoan. Bihar bertan, "Ficciones asiaticas" izenburuko solasaldia eskainiko du Txina, Japonia, Taiwan eta Hego Koreako autoreen lanak ederki ezagutzen dituen Alejandro Castellote
Getxophotoko komisarioak, 10:00etatik aurrera. Ordu eta erdi beranduago, 11:30ean, Castellotek berak eta Susana Iturrioz "Zhu Yi!" erakusketaren komisarioak emango dute "Conversacion" izeneko hitzaldia. Eguneko egitarauarekin bukatzeko, 12:30ean, Laurita Siles eta Edurne Gonzalezek hartuko dute hitza. Artistikoki, “La dinastia Trini” bezala eman da ezagutzera bikotea eta 2009an Pekinen ekoizpen artistiko bat egin dute, EHUko iturriek zehaztu dutenez. Argazkian, orain gutxi Getxo udalerriko kaleak hartu zituen Castellotek zuzendutako Getxophoto erakusketak.