Ikasturte honetan ere jarduera desberdinak egiteko aukera egongo da Sopelako udal igerilekuan. Gainera, berrikuntza bezala, aurten ordutegiak ez dira traba izango, goizez behintzat. Udal iturriek zehaztu dutenez, jardueraren batean izena ematen duten lagunak edozein ordutan joan ahal izango dira igerilekura, goizeko 7:30etik 15:15era bitartean. Halaber, asteko bi egunetarako izena ematen dutenek bi egun horiek aukeratu ahal izango dituzte. Jarduerak honako hauek dira: aquafitness-a, kaloriak erretzea eta igeriketa hegatzekin, besteak beste. Horiek guztiak hiru mailatan daude banatuta: hasi berrientzako bina eta hobetzeko bana. Gainera, spinning-a ere egin ahal izango da Urko kiroldegian, ondoko ordutegian: astelehen, asteazken eta ostiraletan, arratsaldez, 18:45, 19:45 eta 20:45ean; eta astearte eta ostegunetan, goizeko 9:30ean; eta arratsaldeko 18:45, 19:45 eta 20:45ean. Izena emateko igerilekuetara jo beharra dago. Argazkian, hainbat emakume aquafitness egiten Sopelan / ©
Sopelana.net.