Uribe Kostako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuaren bitartez, "Katramila" izeneko ikastaroa eskainiko die, 0 eta 6 urte bitarteko haurren guraso zein hezitzaileei,
Gorlizko Udalak.
Urtxintxa astialdiko eskolak berriki plazaratutako
"Katramila, goizetik gauerako abesti-jolasak" liburu-diskoan bildutako euskal jolas eta kantak aita-amei eta irakasleei erakustea da ekimenaren helburua, umeekin euskaraz jolastu ahal izateko. Horrenbestez, 7 eta 20 lagun arteko taldea osatuko dute, bi orduko eskola emateko. Saioa azaroaren 27an, ostirala, izango da, 18:00etatik 20:00etara, Gorlizko kultur etxean; nola ez, euskaraz. Parte-hartzaileek 10 euroko matrikula ordaindu beharko dute. Interesatuta egonez gero, informazio eta izen-emate orria Uribe Kostako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuan eta aipatu kultur etxean izango dira eskuragarri. Izena emateko epea hilaren 13ra arte egongo da zabalik. Argazkian, joan den ostegunean aurkeztu zuten "Katramila, goizetik gauerako abesti-jolasak" liburu-diskoa.