Dagoeneko abian dira
Tirante Plataformak Lutxanako (Erandio) eskola zaharretan egin ohi dituen
Azaro Kulturala izeneko jardunaldiak. Besteak beste, larunbat honetan, azaroak 7, "La 52" antzezlanaren aurrestreinaldia egingo dute, 20:30ean. "Ondoren, El Deseo del Doctor taldea joko duenez, jende asko hurbilduko dela uste dugu. Lutxanako eskola zaharrak ezagutzen dituzuenok badakizue ez dagoela toki handiegirik", azaldu dute antolatzaileen. Gauzak horrela, 20:00etatik aurrera hasiko dira ekitaldira sartzeko gonbidapenak banatzen, ikusleak hurbildu ahala. Horiek bukatzen direnean ez da sartzeko aukerarik egongo. Hala ere, aurrestreinaldia baino ez da larunbatekoa. Tirantekoek beste data bat darabilte buruan "La 52" antzezlana estreinatzeko. Argazkian, ostiraleko Orkresta taldearen kalejira (Erandioko kaleetan zehar, 20:30ean) kenduta, ekitaldi guztiak izango dira Lutxanako eskola zaharretan.