Algortako Bertsolari Eskolak (ALBE) antolatuta, Manolo Arozena, Imanol Lazkano eta Anjel Larrañaga bertsolariek euren eskarmentu handia erakusteko aukera izango dute ostiral honetan, azaroak 6, Algortan. VII. Bihotza Gazte bertso-festaren osagai nagusiak izango dira adineko hiru bertsolariak, baina inondik inora ez dira osagai bakarrak izango. 21:00etatik aurrera, bere taldekideak izango ditu lagun Larrañagak, saioa musikaz ere janzteko. Ohi bezala, Urola bailarako
Kupela taldeak abestuko du Kasino ondoko The Piper's taberna irlandarrean. Bertsoak kantatzeaz gain, Kupela taldeko abeslari eta pandero jolea da Larrañaga. Xabier Alberdi Zabale trikitilaria eta Juan Ezenarro Berastegi perkusio joleak ere osatzen duten hirukoteak trikitia, musika eta animazioarekin osatuko du bertsolarien saioa. Sarrera doakoa da. Argazkian, aurtengo Bihotza Gazte ekitaldiaren kartela.