INEMen Areetako bulego aurrean elkartuko dira ostiralean langabetuak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko aza. 4a, 20:21

Hurrengo mobilizazioak INEM Espainiako Enplegu Institutuaren egoitzen aurrean iragarri dituzte Bizkaiko Langabetuen Asanbladek. Gauzak horrela, ostiral honetan, azaroak 6, Areetako eta Sestaoko bulegoetan egingo dute elkarretaratze bana. Hitzordua goizeko 10etan jarri dute. Bizkaiko Langabetuen Asanbladek duela hilabete bat ekin zioten berriro protestak egiteari. Irailaren 26an dozenaka herritar batu ziren Bilboko foru jauregiaren aurrean, kontzentrazioa egiteko. Egun batzuk lehenago emandako prentsaurrekoan, "krisi garai honetan" euren borroka berretsi eta mobilizatzeko deia luzatu zieten langileriari. "Etorkizunerako prekarietate eta miseria gehiago eskaintzen digute, kapitalismoa salbatzeko" gaineratu zutenez. Argazkian, irailaren 26an egindako elkarretaratzea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun