Getxoko Udalaren
Gazteria Zerbitzuak
Gazteirudiak’09 izeneko deialdia zabaldu du bosgarren urtez. Horren bidez, Getxoko gazteek egindako marrazkiak eta margolanak lortu nahi dira, eurek eginiko irudi biltegia sortu ahal izateko. "Halaber, hautatutako lanen egileen trebezia artistikoak sustatu nahi dira. Horretarako, Gazteirudiak izeneko irudi biltegiko irudiren bat erabiltzen den bakoitzean haren egilearen izen eta kontaktatzeko erarekin batera argitaratu ahal izango da", azaldu dute tokiko arduradunek. Bi kategoria egongo dira, bata orokorra eta bestea "Gazteak" hilabetekariko azalak egiteko. Gainera, lanak ordainduko dira, 20 euro eta 40 euro artean. 12 eta 30 urte bitarteko neska-mutilek har dezakete parte, udalerrian bizi baldin badira. Lanak azaroaren 23tik abenduaren 11ra bitartean entregatuko dira, biak barne, Gazte Informazio Bulegoan (Tangora etxea, Algortako Etorbidea, 98, Algorta). Ordutegia: astelehen, asteazken eta ostegunetan 11:00etatik 14:00etara edo astearte, asteazken, ostegun eta ostiraletan, 17:30etatik 20:00etara. Argazkian, lehenengo urtean lehiaketa ezagutarazteko Areetako Xake plazan jarritako panela.