Azaroaren 15ean Zalama mendira joango dira matrakokideak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko aza. 5a, 11:21

Joseba Sanchez "Matrako" oroitzen duen mendi taldeko lagunak Kantabria, Burgos eta Bizkaia arteko muga markatzen duen 1.336 metrotako Zalama mendira joango dira azaroaren 15ean, igandearekin. Horrenbestez, txangoa goizeko 8etan hasteko asmoa daukate eta horretarako Plentziako metro geltokian jarri dute hitzordua. Txangoan parte hartzeko, Goñi Portal kultur etxean izena eman daiteke, hilaren 12a baino lehen. Ordutegia 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara da, eta telefono zenbakia 946 775 541. Salneurriari dagokionez, 5 euro ordaindu beharko dituzte matrakokideek. Argazkian, Matrako Mendi Taldeko hainbat lagun Txindokin (Gipuzkoa).

Zalama mendia Ordunteko mendilerroaren mendebaldeko muturrean dago, eta Kantabria, Burgos eta Bizkaia arteko muga markatzen du. 1.336 metrorekin Bizkaiko hirugarren mendirik altuena da, Gorbeia eta Aldamin aurretik eta Anboto atzetik dituela. Enkarterriko tontorrik garaiena da halaber, gainetik eskualdearen ikuspegi bikaina dagoelarik. Eusko Jaurlaritzak parke eoliko bat eraiki nahi izan zuen Zalama mendia eta Ordunte bitartean, baina herritarren aurkako iritzia dela eta, bertan behera geratu da. Karrantzako ibarraren hego-mendebaldean kokatuta dago.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun