Herriko presoen azken urtebetetzeen jaia egingo dute bihar Algortan

Asier Borrero "Tortu" Algortako euskal preso politikoak joan den ostiralean, urriak 30, bete zituen 25 urte. Berangon jaio eta Algortako bizilaguna den Jagoba Terronesek, berriz, gaur egin ditu urteak: 40 udaberri, guztira. Hori ospatzeko, urtebetetze jaia egingo dute bihar, ostirala, Algortako Amnistia tabernan. Ordua 20:30ean jarri dute, ostiral guztietan egiten den elkarretaratzea baino ordu erdi beranduago. Besteak beste, musika, giroa... eta sorpresak izango dira. Egunotan, Uribe Kosta eta Erandioko beste bi presok ere egin edo egingo dituzte urteak. Jon Bilbao Astrabuduako preso politikoak 54 urte bete ditu gaur eta Berangoko Borja Gutierrezek larunbatean egingo ditu 30 urte. Hori dela eta, lauoi postal, gutun edo zerbait bidaltzeko aukera ona (ikusi helbideak) dela adierazi du Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Bestalde, dauzkan 54 urtetatik, urtarrilean 28 urte egingo ditu espetxean Jon Bilbaok, errepresioaren kontrako erakundeak gogoratu duenez. Argazkian, euskal presoak Euskal Herriratzeko aldarrikapena Algortan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun