Jon Anza non dagoen galdetuko du bihar Leioan LAB sindikatuak

Eskumaldeko LAB sindikatuak deituta, "Rubalcaba, non dago Jon?" lelopeko elkarretaratzea egingo dute bihar, ostirala, Leioako Boulevard-ean. Horren bidez, desagertuta dagoen Jon Anza iheslari donostiarra gogoan izan nahi dute sindikalistek, baita Espainia eta Frantziako ministerioek gertakari horretan izan dezaketen esku hartzeari buruzko beren susmoak plazaratu ere. Hitzordua, sindikatu abertzaleak azken urteotan Ipar Uribe eskualde handian darabilen "Euskal presoak Euskal Herrira! Euskal presoak lantokietara!" dinamikaren barruan txertatzen da, ohi bezala hileko lehenengo ostiralean. Hitzordua goizeko 12:30ean izango da. Argazkian, Algortan pasa den ekainaren 5ean egindako elkarretaratzearen irudi bat.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun