Epaile batek 28 eguneko komunitate-lan zigorra ezarri ei dio atzo
Algortan atxilotutako ustezko erasotzaileari. Gutxienez,
horrela zabaldu du gaur "El Correo Español"-ek. Hedabide horren arabera, atzo bikotekidea kolpatu zuelakoan Getxoko udaltzainek atxilotu zuten 41 urteko V.C. gizonari egun berean epaiketa azkarra egin eta 28 eguneko komunitate-lanak egitea eta lau hilabeteko urruntze agindua ezarri zizkion epaileren batek. Alta, hedabideak ez du zehazten zein epaitegian hartu zuten auzia, ezta aipatu datuak zein iturrik eman dituen. V.C. atzo goizaldeko ordu batak aldera Getxoko Udaltzaingoak, genero indarkeria delitua egotzita. Igandean ere
gazte bat atxilotu zuten Ertzaintzak eta Getxoko Udaltzaingoak, neska lagun ohia jipoitzea egotzita. Argazkian, emakumeen aurkako indarkeria salatzeko elkarretaratzea Algortan.