Jatorriz euskaraz idatzi eta argitaratutako hiru eleberriren espainolezko argitalpenak aurkeztu ditu
Txalaparta argitaletxeak; tartean
Laura Mintegiren "Ecce Homo". Jose eta Bego dira idazle algortarraren laugarren nobelaren protagonistak. ''Joxek proposamena luzatu dio elkarrekin bizitzeko, eta galderak irauli egin dio bizimodua Begori. Galdera berandu heldu da, jakina, eta deslai utzi du gainera. Lehenago galdetu behar izan zion, hainbat urte lehenago, eta ez zuen egin. Tartean bizipen gehiegi jazo dira,bizipenak eta politika, politika beti, nonahi, bazter guztietan.Politikan jardun zuten gauzak alda zitzaketelakoan, eta eurak aldatu zituen jardunak. Politikak giza harreman berriak sortu ditu, sortu eta hautsi, berpiztu eta pitzatu, irazeki eta itzali. Gabetsi egiten dute gauzak sinpleagoak ziren garaia. Zeren ezer ez baitago politikatik urrun, eta denak du zerikusia denarekin, gizon edo emakume izatearekin''. Argazkian, Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoak gonbidatuta Laura Mintegik Algortan emandako hitzaldia / cc-by
Egizu Getxo Euskaldun!.