Europako Emanaldi Onenaren saria eskuratzerik ez zuen izan bart
We Are Standard musika talde getxoztarrak. Orain hiru aste, Fangoria, Macaco, Nena Daconte eta Russian Red atzean utzi zituen boskoteak,
MTV Europe Sarietarako Espainiako ordezkari bilakatuz. Horrela erabaki zuten MTVren ikusleek. Hala ere, oraingoan, Manga talde turkiarra aukeratu dute horiek, Europako Emanaldi Onenaren sarirako. Sari banaketa Berlingo (Alemania) O2 World Arena aretoan egin zuten ostegun gauez, Kate Perry abeslari estatubatuarrak aurkeztuta. Gainera, Shakirak, U2k eta Tokyo Hotelek zuzenean jo zuten. Ekitaldian, Beyonce abeslari estatubatuarrak jaso zituen sari nagusiak (Emakumezko Artista Onena, Abesti Onena eta Bideo Onena), eta MTV telebista-kateak Michael Jackson omendu zuen. Argazkian, We Are Standard taldea Madrilen emandako kontzertu batean / cc-by-nc-sa
Andor.