Euskalmeten iragarpenetan oinarrituz, Bizkaia eta Gipuzkoako kostalderako alerta egoera laranjatik gorrira aldatu du
Herrizaingo Sailak astelehenera arte Izan ere Meteorologia zerbitzu autonomikoak itsasoak gora egitea, zazpi metrotako olatuak eta itsaski arriskutsuak iragarri ditu gaur arratsalderako. Egoera hori bihar errepikatuko da Euskalmeten arabera. Era berean, euriak eta haizeak gogorrago joko dute gaur eta bihar eta hori dela eta alerta egoera horitik laranjara aldatu du Herrizaingo Sailak, kostaldetik kanpoko eremuetan. Euriteen iragarpenen aurrean, estolderia sareak berrikusi eta hosto eta adar bezalako objektuz garbitzea gomendatu dute, bideetatik uraren ibilbidea arintzeko. Era berean, Euskalmetek eta Larrialdietarako Arreta eta Babes Zibila Zuzendaritzak gertaera meteorologikoen segimendua egiten dihardutela gogoratu du Herrizaingo Sailak. Erakunde horiek biztanlegoari aurre babes neurrien gaineko informazioa eman eta gertaera meteorologikoei zelan aurre egin zabalduko dute. Argazkian, hainbat itsasontzi Arriluzeko kaian.