Goizeko zortzi eta erdiak aldera, beste istripu bat gertatu da A-8 autobidean, Bilbo parean, Kantabriarako noranzkoan, Audi A-4 bat errepidetik irten denean. Hiru lagun (bi gizon eta emakume bat) zauritu dira eta Basurtuko Ospitalera eraman dituzte. Istripuaren ondorioz, pilaketak egon dira 9:40ak arte, errepidea libre geratu den arte.
Azken istripua 16:45ak aldera jazo da, A-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan, Bilbon, Errekalde parean. Ibilgailu bat errepidetik irten da eta, ondoren, horma baten kontra jo du. Ondorioz, gizon bat zauritu da eta osasun zentro batera eraman dute. Tokian pilaketak sortu dira, ibilgailua erreia oztopatzen geratu baita. Arratsaldeko seiak aldera, bidea libre geratu eta zirkulazioa bere onera itzuli da.
Erandion argibiderik gabeko istripua
Era berean, azken orduotan Herrizaingo Sailak oraindik zabaldu ez duen beste istripu bat egon da A-8 autobidean Sondika eta Erandio arteko ibilbidean Avanzadarako norabidean. Bertan, eskumako erraileko hesia txikituta ageri da eta inguruan osasun zerbitzuetako langileak eta ertzainak ziren. Oraindik ez dago argi zauriturik egon den.
Gizon bat zauritu da gaur, arratsaldeko 1:30ak aldera, BI-637 errepidean, jazo den trafiko ezbeharrean. Avanzada Leioatik igarotzen duen ibilbidean gertatu da hori,Bilborako noranzkoan. Bertan, Herrizaingo Sailak zabaldu duenez, oraindik ezagutzen ez diren arrazoiengatik bi ibilgailuk alboz albo elkar jo dute eta talkaren ondorioz gizon bat zauritu da. Gizonezkoa Basurtuko Ospitalera eraman dute osasun zerbitzuek. Bitartean, ezbeharrak auto ilarak eragin ditu, arratsaldeko hirurak arte. Ordu horretan egoera bere onera itzuli da. Baina hori ez da izan Bizkaian eman den istripurik larriena. Esate baterako, Autzagana mendatearen jaitsieran, Muxikan, 62 urteko Zornotzako gizon bat hil da auto istripuan. Geroago jakin denez,