Gobelak gainezka egin du

Goizeko 7:30ak aldera, Gobela errekak gainezka egin du berriz ere, Salsidu inguruko auzokideek UKBERRI.NETi adierazi diotenez. "Zorionez, euria gelditu denean normaltasun erlatibo batera itzuli da, baina ez dakigu zenbat iraungo duten", azaldu dute. Bitartean, Europako Parlamentura ere heldu da uholdeen inguruko afera, PPren eskutik. Carlos Iturgaiz europarlamentari areetarrak hainbat galdera (pdf) aurkeztu ditu bertan, Gobela ibaiaren egokitzapen hidraulikorako proiektuaren atzerapenaz itaunduz. Horretaz gain, Eskualde Garapeneko Europako Fondoaren (FEDER) laguntza "galtzeko aukeraz" galdetu du Iturgaizek. Bestalde, Gobela errekaren lanetarako diru partida jaso du aurrekontuen proiektuan Eusko Jaurlaritzak. Argazkian, Gobela ibaiaren egoera goizez / © Gobela ibaia. Argazki gehiago hemen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun