Alde batetik, orduko diru kontu urriak eramaten laguntzen zidan. Alfabetatze-euskalduntze zereginak lau alorretan zatikatu ziren: 1. Herrietako alfabetatzearen koordinakundea, 2. Euskalduntze lana; 3. Irakasleen prestaketa eta 4. Testugintza. Azken honetan buruturiko argitalpenak dira hiru Euskalduntzen liburuak eta Alfabetatzen (1975). Langintza horretan hamahiru lagun aritu ziren eta horietako aurrenetarikoa Zearreta izan zen. 1979.ko I Barne Jardunaldien ondorioz Jagon Saileko hiru batzordetan agertzen bada ere, Alfabetatze-Euskalduntzeko Gidaritza Teknikoan, Oinarrizko Euskara eta Irakaslegokoan laugarren baten, hots, Bertsolaritzakoan ere antolaketa laguntzaile ere aritu zen, zeren eta garai hartan Euskaltzaindiak antolatzen baitzituen txapelketak. 1981ean eta 1983 "urtebiko" batzorde berberetan jarraitzen du. Gauza jakina, Euskaltzaindiak ematen zituela Irakaslego batzordearen bidez, Eusko Jaurlaritzaren esku laga arte, ba, pasa ondoren ere Azterketa batzorde idazkari jarraitu zuen Zearretak, baita, Nafarroan ere geroago.
Erakundean Ekonomi eragile kargua hartu zuen 70eko hamarkadaren erdialdera eta lan horretan eman bere lanik oparoena, ni 2003an, idazkariorde-kudeatzaile bezala jubilatu arte. Orduan, nire gomendioz eta Zuzendaritzaren onarpenez, kargu bikoitza banatzea berretsi zuen ekainaren 27ko osoko bilkurak, kudeatzaile Juanjo Zearreta izendatuz eta Pello Telleria idazkariorde. Luze eta zabal jardungo nuke, ahal banu, bere kudeatzaile ardura nagusian. Aitor dezadan, hogeita hamasei urtetan, eskuineko eskua izan dudala, azken urteotan kudeatzaile arduran. Uste dut gauza berbera aitortuko duela Andres Urrutia euskaltzainburuak ere.
Jose Luis Lizundia euskaltzainak gaur "Deia" egunkarian argitaratutako artikulua..
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.