Joan den larunbatean, azaroak 7, ETAk Eragindako Jazarpen, Mehatxu eta Erbesteen Biktimen lehenengo Jardunaldia egin zuten Algortako Ereaga hondartza ondoan dagoen Tamarises hotelean. "Arrakasta handiz",
Minuto Digital agerkariak (espainolez) zabaldutakoaren arabera. Joseba Markaida Berangoko PSE-EEren zinegotzia eta Azkorriko bizilaguna buru duen
Zaitu elkarteak antolatuta, EAJ, PSE eta PPko ordezkariek parte hartu zuten mahai inguruetan, aipatu hedabideak nabarmendutakoaren arabera. Imanol Landa Getxoko alkate jelkideak berak egin zituen jardunaldiaren aurkezpen lanak, besteak beste, Maixabel Lasa Eusko Jaurlaritzaren Biktimen Arretarako Bulegoko zuzendaria eta Mikel Cabieces Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkaria lagun zituela. Falange Vascako diruzain ohia eta Minuto Digitaleko zuzendaria den Yolanda Couceiro Morinek ere parte hartu zuen ekitaldian,
España y Libertad plataformako presidente gisa. Argazkian, Joseba Markaida Zaituko (ETAk Eragindako Jazarpen, Mehatxu eta Erbesteen Biktimen Aldeko Elkartea) presidentea.