Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak uholdeei aurre egiteko Plana indarrean utzi du. Hain justu, atzo osatutako Krisialdi Mahaia bilduta egon da Gipuzkoako SOS Deiakeko egoitzan eta bertan dira Jaurlaritzako Larrialdi zerbitzuetako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko kideak, Euskalmeteko eta Uraren Euskal Agentziako zuzendariak. Lurralde horretan eragin dituzte arazo gehien azken orduetako zaparradek. Gauzak horrela, Oria, Deba eta Urola ibaien arroak zaintzen jarraituko dute Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), hiru ibai horiek dezente hazita baitaude. Herrizaingo Sailaren arabera, gainerako ibaien ubidea "arrisku mailatik behera" dago. Biharko euri gehiago iragarri du Euskalmetek. Meteorologiaren Euskal Agentziaren arabera, eguerdian fronte bero batek euria utziko digu. Goizaldean euririk egingo ez duen arren, goizetik aurrera euritara joko du berriro, bereziki egunaren erdiko orduetan, eta erruz egingo du gainera. Argazkian, Gobela ibaia atzo goizean, Salsidu inguruan / © Gobela ibaia.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!