Egunkaria auziari buruzko hitzaldia izango da bihar Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko aza. 10a, 18:44

Asteazken honetarako, azaroak 11, Egunkaria auziari buruzko hitzaldia antolatu du Bizarra Lepoan Getxo udalerriko euskara elkarteak. Hitzordua 19:30ean jarri dute, Aldai Patronatuan, hau da, Algortako Karidade kaleko 1. atarian. Ekitaldian "Euskaldunon Egunkaria"-ren zuzendaria izandako Martxelo Otamendik hitza hartuko du. Egun, "Berria" egunkariko burua da bera. Bitartean, joan den ostegunean, beste auziperatuetako batek, Iñaki Uriak, eman zuen hitzaldia (mp3), Sopelako Kurtzio kultur etxe berrian. Meñakoz Euskal Kultur Erakundeak antolatutako saioan, Egunkaria auzia nondik datorren eta egun zertan den azaldu zuen Uriak, batzuetan ezkor eta besteetan baikorrago. Entzuleen galderei ere erantzun zien. Epaiketa azaroaren 9rako espero zuten. Hala ere, abenduan izango dela uste dute auzipetuek.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun