Astelehenetik egiten zebiltzan itxialdia amaitutzat jo dute "momentuz" Huelvako espetxean dauden euskal preso politikoak. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak zabaldu duenez, zuzendariarekin bilkura bat eskatu dute gai honetaz hitz egiteko. "Dirudienez, arakatzeen agindua zekarren orrietako batean arakatzeak zoriz emango direla jartzen zuen", gaineratu du errepresioaren kontrako erakundeak. Asteburuan gertaerak errepikatuko balira, presoek borrokaldiarekin jarraituko lukete. Huelvako espetxean Gorka Garcia Sertutxa "Patas" algortarra (argazkian) ere badago, herritik 1048 kilometrotara. Bitartean, A Coruña aldeko
Curtis-Teixeiro presondegiko gatibuek oraindik jarraitzen dute itxialdiarekin. Ostiralera arte egongo dira. Curtiseko espetxean Sergio Polo sopeloztarra eta Irantzu Gallastegi berangoztarra ere badaude, herritik 630 kilometro ingurura. Presondegi berean dira Xabier Garcia Gaztelu Irantzuren bikotekidea eta euren alaba Arane.