Seigarren urteurrena ospatuko du larunbatean UKBERRI.NETek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko aza. 11a, 16:20

Pasa den igandean, azaroaren 8an, normal aritu zen lanean UKBERRI.NET. Gasteizen, Europa jauregian, Xabi Paya bertsolari algortarrari eta Bertsolari Txapelketa Nagusiari adi. Etxean ere, Gobela ibaiaren inguruko auzokideei kasu eginez. Egun horretako 23:50ak aldera, bertso saioaren argazkiak igotzen ari zirela, hura data seinalatua zela konturatu ziren etxe honetako langileak, eta horren berri eman zieten Facebook-eko lagunei. Bertan agindu zuten ere, ospatu, ospatu beharreko kontua zela eta hitza zorra denez, larunbat honetan, azaroak 14, arratsaldeko 19:00etan jarri du hitzordua UKBERRI.NETek. Bertan, mokadua jateko eta zintzurra bustitzeko aukera izateaz gain, datozen asteotan UKBERRI.NETek bultzatuko dituen ekimenak aurkeztuko ditu. Gainera, kritikak, iradokizunak eta beste onartuko dira. Zure zain gaude.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun