Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako sarrerak eskuragarri jarri dituzte Itzubaltzetan eta Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko aza. 11a, 17:23

Abenduaren 13an jokatuko dute, Barakaldoko BEC aretoan, Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala. Oraindik ez dakigu zenbat algortar izango diren bertan, baina, badaezpada, azken saiorako sarrerak jarri ditu salgai eskualdean, bazkide ez direnentzat, Algortako Bertsolari Eskolak (ALBE). Horiek Itzubaltzeta / Romoko Gure Etxea eta Algortako Villamonte tabernetan eros daitezke, 26 eurotan. Bazkideek, berriz, Internet bidez erosi beharko dute txartela, bertsosarrerak.eu webgunean, dagokien beherapena eskuratu ahal izateko. Azken horiek 18 eurotan izango dute sarrera; eta 16 urtetik beherakoek 6 eurotan. Bitartean, salgai dira jada Hendaiako finalaurrekorako sarrerak, Internet bidez. Saio horretan, Amets Arzallus, Jon Maia, Aitor Sarriegi, Julio Soto eta Onintza Enbeitarekin lehiatu beharko da Jone Uria algortarra. Igande honetan izango da, Beltzenia pilotalekuan, 17:30etik aurrera. Bertara joaneko autobusa jarri du ALBEk, albegetxo[abildua]gmail.com helbidera mezua bidaliz gero. Hendaiako finalaurrekorako txartel arruntak 12 euro balioko ditu, baina bazkideek 9 eurotan eta 16 urtera artekoek 4 eurotan eskuratu ahal izango dute. Argazkian, Jone Uria algortarrak abestuko du Hendaiako finalaurrekoan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun