SMS eta e-mail lehiaketa deitu dute Bizarra Lepoanek eta Egizuk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko aza. 11a, 19:30

Bizarra Lepoan eta Egizu Getxo Euskaldun! euskara elkarteek antolatutako SMS lehiaketaren 4. edizioan, mezu elektronikoak ere aurkeztu ahal izango dira aurten. "Zre amk badki...?" gaia hartuz, bakoitzak nahi beste lan bidal ditzake, euskaraz. Mezua SMS bateko tamaina eduki beharko du eta e-maila gehienez 300 karakterekoa izango da. Lanak, azaroaren 16ra arte aurkeztu ahal izango dira: SMSak, 688 687 826 telefono zenbakira; eta e-mailak bizarralepoan[abildua]euskalnet.net helbide elektronikora bidaliz. Sariak notebook-a, argazki kamera eta mendiko motxila izango dira. Horien banaketa ekitaldia azaroaren 21ean izango da, Areetako Andres Isasi Musika Eskolan, Izarren Distira galan. Irabazleen lanak Bizarra Lepoanen blogean egongo dira ikusgai.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun