Getxolanek informazio-hitzaldi berri bat antolatu du tokiko langabetu eta ekintzaileentzat. Oraingo honetan, lanean arrakasta izateko trebetasun eta gaitasunen inguruko ikastaro praktiko bati buruz hitz egingo dute. Udal iturrien arabera, gaur egun, lana eskaintzen dutenek gero eta gehiago eskatzen dituzte horrelakoak: komunikazioa, denbora kudeatzea eta sormena, besteak beste. "Horiek lana bilatzeko orduan eta ondorengo lan-bilakaeran ere lagunduko dien alderdi sendoak eta ahulak lantzen eta garatzeko dira", gaineratu dutenez. Hitzaldia bihar bertan, osteguna, izango da Algortako Villamonte kultur etxean, 11:00etatik aurrera. Interesa duten guztiek Getxolanen jaso dezakete informazio zabalagoa (San Martin kalea, 17 / Algorta). Argazkian,
irailaren 8an aurkeztu zuten Getxolan Imanol Landa alkateak eta Aitor Soloeta Ekonomia Sustapenerako zinegotziak.