Asteburuan izango dira Algortako Hezetasun auzoko jaiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko aza. 12a, 19:45

Arratsaldeko 5:30ean jaurtitako txupinazoak emango die hasiera bihar Hezetasun auzoan ospatzen diren San Martin jaiei. Eta ez dira gutxi izango, igandera bitartean, Algortako txoko horretan egongo diren ekitaldiak. Izan ere, urtero bezala, jai batzorde herrikoiak antolatutako ekitaldiei, Agurra dantza taldeak ospatu ohi duen Euskal Jaia batu zaio egitarauari. 19. edizioa dute aurtengoa Agurrakoek eta, besteak beste, fandango, arin-arin eta aurresku txapelketak, eta dantza taldeen bilkura eta erakustaldia egingo dituzte, San Nikolas ikastolako patioan. Jai batzordeak, berriz, ekitaldi anitzez beteko ditu Hezetasun auzoko bazterrak: bazkari herrikoia, marrazki lehiaketa, herri krosa, txorizo burruntzia, lapikoko txapelketa... Tartean, bihar gauerako Cuenta Atras, Erasoka eta Etsi Gabe taldeen kontzertua prestatu dute. Argazkian, txikiek ere izango dute zerekin gozatu.

Azaroak 13, ostirala

17:30 Txupinazoa.
17:30 Buruhandiak.
18:00 Zirika Zirkus pailazoak.
20:30 Susko zezena.
21:30 Kontzertuak: Cuenta Atras, Erasoka eta Etsi Gabe.

Azaroak 14, larunbata

9:30 Diana.
10:30 Agurra taldeko txistularien kalejira auzoan zehar.
10.30 Umeentzako marrazki lehiaketa.
11:00 Puzgarriak.
12:00 Tiragoma eta igel lehiaketa.
14:00 Bazkari herrikoia.
17:00 Mus txapelketa Mabe tabernan.
18:00 Umeentzako marrazki lehiaketako sari banaketa.
18:00 XIX. Fandango eta Arin Arin txapelketa (Ikastolako patioan).
18:30 Idi probak.
19:00 XVII. Aurreskulari txapelketa. Juanjo J. Mendibil-en oroimenean (Ikastolako patioan).
20:00 Kalejira trikitilariekin auzoko kaleetatik.
20:00 Txorizo burruntzia.
21:30 Kontzertuak: Mad Skins, Auskalo Non eta Napalm.

Azaroak 15, igandea

9:30 Diana.
10:00-11:30 XXXII. Lapikoko txapelketako izen ematea.
10:30 San Martin krosaren hasiera.
11:00 Umeentzako tailerrak.
11:00 XXVIII. Artisauen erakusketaren hasiera.
11:30 Dantzarien kontzentrazioa.
12:00 Kalejira trikitilariekin auzoko kaleetatik.
12:00 Euskal dantzen erakusketa ikastolako patioan.
13.00-14.30 Lapikokoaren aurkezpena.
17:30 Lapikoko txapelketaren sari banaketa.
18:30 Los Pamplonicas taldearen emanaldia.
20:00 Txokolatada eta txarri erretzea.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun