Kamioien joan-etorriei dagokienez, "batez besteko kalkulua" egin da eta, horren arabera, tokiko arduradunek uste dute ordu laurdenero kamioi bat ibiliko dela. "Balorazio hori, ibilgailuen zirkulazioaren maiztasunarena, aldatu (gutxitu edo areagotu) egin daiteke lanak txikiagoak edo handiagoak badira", Loroñok aipatu duenez. Inguruko zirkulazioan trabarik ez sortzeko, obrara sartzeko eta bertatik irteteko lekua zainduko dute langileek. Halaber, udaltzainek, behar denean, sarbide horiek eta inguruko zirkulazioa zaindu eta ongi antolatuko dute.
Zaratari dagokionez, “ziurrenera lanek irauten duten artean enbarazurik nagusiena izango da, bereziki fase honetan, egun jakinetan eta, osagai naturalen gogortasunaren eraginez, intentsitate desberdinarekin sortuko bada ere", Komunikazio zinegotziaren arabera. "Halabeharrezko lan hauek eragingo dituzten arazoak ahal den guztian gutxitu aldera, neurri egokiak hartzea eskatzen diegi auzotarrei: esaterako, leihoak eta pertsianak zarratzea”, gaineratu du Loroñok.
Orain arteko lanak
Amaituta dauden lanei dagokienez, duela 3 hilabete "era ofizialean" hasi zirenetik, obrek aurrera egin ahala, ingurua hesiekin ixten joan direla azaldu Loroñok, "lanon eremua isolatu eta auzokideen joan-etorriei ahalik eta trabarik gutxien egiteko". Egun, lan-eremuaren %70 dago hesituta eta urtarrilean itxiko dute osorik, Basagoiti Etorbidean jarriko duten pasabidea amaitutakoan. Bestalde, ipinitako hesiaren eraginez, oinezkoen hainbat sarbideetan aldaketak izan dira. Horietako batzuk, halere, lehengora bueltatuko dira aipatu pasabidea zabaldutakoan, tokiko agintariak aipatu duenez. Halaber, ibilgailuen zirkulazioan ere aldaketak egin dira eta lanek eragina duten inguru guztian berrantolatu egin dute. "Teknikariek egindako ikerketaren arabera, zirkulazioaren berrantolatze honek ondo eta zuzen dabil, holako egoera batean ohikoak diren gorabeherak izan badira ere”, zehaztu du Loroñok.
Mikropilotaje lanei dagokienez, inguruan eraiki beharreko piloteen %30 finkatu da eta dagoeneko zenbait ur eta argindar instalazio egin dira. Komunikazio arduradunak aipatu du, azkenik, hainbat "informazio kanal" (eskutitzak, oharrak, prentsa oharrak, telefono berezia, e-posta, harreman pertsonalak…) egokitu direla ere, horien bitartez, "bertako auzokideei lanen gaineko eta horiek izango duten eraginari buruzko informazio argia eta zehatza emateko". Horrekin batera, hesiaren kanpo aldean, auzoko saltokiak iragartzen dituzten kartelak ipini dira, bezeroak, jarri dituzten ibiltoki alternatiboetara bideratzeko.