“Getxon oinez erosi” kanpainako bizikletak eman dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko aza. 12a, 23:32

Lourdes Urbana Marrodan Herce eta Ainhoa Aldecocea Amezaga dira Getxoko Udalaren Ingurumen Sailak, pasa den irailean ospatu zen Europako Mugikortasunaren Astearen harira, antolatu zuen “Getxon oinez erosi” izeneko kanpainaren irabazleak. Keltse Eiguren Ingurumen zinegotziak herenegun eman zien saria irabazleei, bizikleta bana, irabazleek zozketarako txartelak utzi zituzten dendetan: Areetako Ruiz Moda C.B. jantzi-dendan (lehen sarituari dagokionez) eta Algortako Bidezabal Optikan (bigarrenari dagokionez). Lehiaketaren helburua zen "bertoko saltokiak bultzatu eta ingurumena hobetzea". Argazkian, Aldecocea, Eiguren eta Bidezabal Optikako arduradunekin.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun