Gaurko arratsalde eta gauean haize bolada gogorrak izango direla zabaldu du Herrizaingo Sailak.
Euskalmetek alerta horiari eutsiko dio datozen orduotan, izan ere, aipatutako haize ufadek 100 kilometro orduko abiadura har lezakete haizeguneetan eta 80koa gainerako tokietan. Gaur arratsalde-gau partean, arrisku maila laranja egon litekeela iragarri dute, haizeak 120 kilometro orduko abiadura har lezake eta. Egoera horren aurrean, Herrizaingo Sailak oinarrizko neurri batzuk hartzea gomendatu du: ateak, leihoak eta oihalak ixtea; loreontziak eta haizeak eraman ditzakeen edota istripuren bat sor dezaketen bestelako objektuak leiho eta balkoietatik kentzea; erlaitz, aldamio, murru, zuhaitz eta publizitate-hesietatik, ahal den heinean aldentzea; aldamioen, garabien eta obrako materialaren egoera arretaz jarraitu, seguru dauden baieztatzeko; instalazio ez iraunkorren, eramangarrien edota desmuntagarrien egoera ere ikuskatzea; edukiontziak eta hiri-altzariak finkatzea; ibilgailuak kontu handiz erabiltzea, bereziki haizeguneetan eta mendateetan, eta baita ere hirugarren mailako ibilgailuak aurreratzerakoan. Argazkian, urtarrileko zikloiak besteak beste, Kasino plazako balkoi bat eraman zuen aurretik.