Gorlizen bezala,
Urdulizko Udalak "Katramila" izeneko ikastaroa eskainiko die, 0 eta 6 urte bitarteko haurren guraso zein hezitzaileei,
Uribe Kostako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuaren bitartez.
Urtxintxa astialdiko eskolak berriki plazaratutako
"Katramila, goizetik gauerako abesti-jolasak" liburu-diskoan bildutako euskal jolas eta kantak aita-amei eta irakasleei erakustea da ekimenaren helburua, umeekin euskaraz jolastu ahal izateko. Horrenbestez, 7 eta 20 lagun arteko taldea osatuko dute, bi orduko eskola emateko. Saioa azaroaren 30ean, astelehena, izango da, 18:00etatik 20:00etara, Urdulizko kultur etxean; nola ez, euskaraz. Interesatuta egonez gero, informazio eta izen-emate orria Uribe Kostako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuan eta aipatu kultur etxean izango dira eskuragarri. Izena emateko epea hilaren 24ra arte egongo da zabalik. Argazkian, orain bi ostegun aurkeztu zuten "Katramila, goizetik gauerako abesti-jolasak" liburu-diskoa.