Bigarren eskuko euskarazko liburuen azoka izango da bihar Urdulizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko aza. 13a, 19:27
Larunbat honetan, azaroak 14, bigarren eskuko euskarazko liburuen azoka egingo dute Urdulizeko Antsonekoa plazan, osasun etxetik gertu. Euria egiten badu, probalekuan izango da. Bisitariek hainbat gaiei buruzko argitalpenak erosteko aukera izango dute, guztiak ezin merkeago: bat, bi edo hiru eurotan egongo dira, Uribe Kostako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak zehaztu duenez. Azoka 11:00etatik 14:00etara eta 17:30etik 20:00etara zabalduko dute. Horretaz gain, hainbat ikuskizun izango dira, egunean zehar. Eguerdiko ordu batean, “Txintxin magikoa” izeneko ikuskizuna eskainiko du Asier Kidam magoak. Iluntzean, berriz, Kantu Kantoi ipuin kontalari eta ilustratzaileaz gozatzeko aukera egongo da, 19:00etatik aurrera. Horretaz gain, parte hartzaileen artean 100 euroko txartela zozkatuko dute, euskarazko liburu, jolas eta CDak erosteko. Argazkian, hainbat lagun liburuak ikuskatzen, beste azoka batean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun