Larunbat honetan, azaroak 14, Jose Maria Atxa Larrearen omenezko bustoa inauguratuko dute Itzubaltzeta / Romoko Gobela futbol zelaian.
Arenas Clubeko presidenteordea izan zen Atxa eta lan "garrantzitsua" egin zuen 1928an, Espainiako Ligaren sorkuntzan, tokiko iturriek zehaztu dutenez. Hori dela eta, gainerako taldeek brontzezko bustoa oparitu zioten, bere lana aintzatesteko. Hori, Gobelako antzinako zelaian jarri zen, eta bertan izan zen eraitsi zuten arte. Gaur egun, klubaren bulegoetan gordeta dago, "futbol zelaia berrian jartzerik ez dagoelako". Orain, busto berri horrek ordezkatuko du zaharra. Bustoaren inaugurazioa Arenasen mendeurrena ospatzeko prestatutako ekitaldietako bat da. Futbol talde getxoztarrak eta Santurtzik, 17:00etatik aurrera, 3. Mailako Liga txapelketaren harira jokatuko duten partidua hasi aurretik egingo da. Argazkian, Jose Maria Atxaren busto zaharra / © Arenas Club.