Itsasoan, bihar goizaldean hego/hego-mendebaldeko haizeak, 5eko indarrarekin eta 6-7ko tarteekin, itsaskia edo itsaski handia eragingo du. Gainontzeko orduetan baretu egingo da eta 3-4ko indarra hartuko du: lehenengo bi milietan itsaso kizkurra eragingo du, gainontzeko lekuetan itsaskirria edo itsaskia. Mendebal/ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak hiru metroko olatuak altxatuko ditu, eta egunean zehar handitu eta 3,5 metro ingurukoak izango dira. Uraren tenperatura 15-16 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgorak 1:16an eta 13:39an izango dira, eta itsasbeherak, 7:14an eta 19:43an.
Igandean, hego-osagaiko haizea ibiliko da, 4-5eko indarrarekin, eta itsaskirria izango da, itsaskiko guneekin. Mendebal/ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 2,5-3 metroko olatuak altxatuko ditu. Uraren tenperatura 15-16 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgorak 1:59an eta 14:22an izango dira, eta itsasbeherak, 7:59an eta 20:24an.