Txalaparta soinuek eman zioten hasiera larunbateko ongi etorri ekitaldiari. Horren ostean, ekitaldiko aurkezlea Joseba Elorriaga, Aner Mimenza eta Lander Labajok bizi izandakoak eta horren ingurukoak azaldu zituen herriko presoak aurkeztu aurretik, jendearen txaloen artean, haien argazkiak zeramatzaten pertsonak eszenatokiaren aurrean kokatzen zihoazen bitartean. Txapela jantzi zieten omendutakoei, loreak eman zizkieten eta ohorezko dantzak egin. Kalera ateratako azken presoak zurezko giltza pasatu zion Elorriagari, horrek Mimenzari eman eta azkenean Labajoren eskuetan amaitu zuen, Algortako tradizioari jarraituz, kaleratutako azken presoak giltza gordetzen baitu hurrengoari "atea zabaltzeko". Orduan megafoniatik preso batek grabatutako mezua jarri zuten entzuteko. Lau bertsolarik bertso bana eskaini zizkieten (Etengabek zabaldutako bideoa ikusi).
Gero kanta bat, herriko abeslari baten eskutik; Lander animatu eta harekin batera kantatu zuen abestia. Ondoren etorri ziren Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kidearen hitzak. Horren ostean, espetxetik berriki irtendako hiru gazteek hitz egin zuten (Etengabek zabaldutako bideoa ikusi).
Eta amaitzeko, "Eusko Gudariak" abestu aurretik, omendutako hirurek "Txikia" abestia kantatu zuten, atxiloketa egunetan, "ziegetako egunetan hori abestuta hartu zuten indar eta kemena gogoratzeko". Ekitaldia amaituta, manifestazioa egin zen Algortako kaleetan barrena. Bazkaltzeko orduan herri bazkaria egin zen, giro ezinonean: bazkari bikaina, giro kementsua, trikitia, opariak, hitzaldiakā¦ "preso guztiak kaleratu eta askatasuna lortzeko gogo bizian", AAMk azaldu duenez.